Martxoaren 13an, ostegun goizez, kolegio guztia Donibaneko Le Sélect zinemara joan da bi filmen deskubritzera :
Alde batetik, lehen ordutik abiatu eta, 6. eta 5.eko ikasleek 1958an Jacques Tatik egindako "Mon Oncle" komediazko filma ikusi dute.
Sinopsia : "Gerard txikiak, Hulot jauna osabarekin denbora pasatzea gustukoa du ; Hulot pertsonaia ameslari eta bohemioa delarik, eta Pariseko aldirietako auzo ezagun eta alaian bizi delarik. Alta, Arpel jaun-andreak, bere burasoak, hiribildu moderno eta luxuzkoan bizi dira, bizimodu monotonoa dutelarik. Egun batean, bere osabarekin egindako enegarren bidaia batetik itzultzen delarik Gerard, Arpel jaunak semea Hulot jaunarengandik urruntzea erabakitzen du. Plastikozko fabrikan lan bat aurkitu nahi dio, eta emazteak, berriz, hitzordu galant bat antolatu dio bizilagunetako batekin..."
Zineman ongi irri egin ondoren, goizeko azken kurtsora joan dira.
Bestalde, bigarren ordutik abiatuz, 4. eta 3.eko ikasleek 2016an atera zen Solveig Anspach eta Jean Luc Gaget-ren "L'effet aquatique" komedia-dramatiko filma ikusi dute.
Sinopsia : "Samir, berrogeialdia irentsita, Montreuilgo kutixatzailea, Agathen zerraldo erori da. Maurice Thorez igerilekuko igerilaria denez, igeriketa eskolak hartzea erabaki du harengana hurbiltzeko, igerian ongi dakielarik, ordea. Baina bere gezurrak ez ditu hiru sesio betetzen - Agathek gorroto ditu gezurtiak ! Seine Saint Denis orezkatzeko aukeratu dute Agathe, eta Islandiara joan da hegan. Han egiten da Maisuen Igerilarien Nazioarteko X.garren Biltzarra. Maitasun-hozkadak behartu egin du, beraz Samirrek beste aukerarik ez du : hegan egitea..."
Filma ondotik, ikasleek haien kurtsoetara joan dira.
Milesker Le Select zinemako ekipa guztiari !
"Aldaketa klimatikoaren" proiektua abiatu zen Seaskako lau kolegioetako fisika irakasleengandik ; laugarren mailako ikasleak gai horren inguruan lan araztea zen asmoa, gaur egungo ingurugiro arazoen larritasunari begira.
Tematika horren inguruko lanketa ikastetxeka ezberdinki landu arren, lau kolegioen arteko ardatz komun gisa hartzea erabaki zen, eta Piarres Larzabal kolegioan, drive dokumentuak erabiliz taldekako joan jineko lan bat bezala landua izan da 4. mailan fisikan, bainan baita ere beste hainbat gaietan (biologia, ingelesa, historia, española, euskara...). Ikerketa lan horrekin, aurkezpen dokumentu bat sortu dute ikasleek, ondotik ahozko batean aurkeztua izateko xedearekin (Brebetari begira, entrenamendu gisa).
Ikasturte osoan zehar, 4. mailako gure ikasleek MEEK, Kattalin Elizalde eta Eztitxu Robles-eko ikasleekin harremanetan izan dira :
Lehen trukaketa birtuala izan zen abenduaren 10ean, ikastetxe bakoitzetik 3-ko taldeak osatuz, nortasun agiri amankomun moduko bat sortzea zen helburu, ikastetxeen arteko argazkiak partekatuz, izenak, herriak, gustuak...
Bigarren trukaketa : "Egunean behin" jokoa aldaketa klimatikoaren inguruko galderekin egokiturik, lau kolegioen artean osaturiko taldeekin jostatu ziren ikasleak. Hau ere, drive sistema bidez, iragan martxoaren 11ean izan zen.
Azkenik, ikasturte bukaeran maiatzaren 20ean, topaketa bat eginen dugu Baionan lau ikastetxeen artean : erakusketa, tailer, mintzaldiak antolatuko dituzte elkarte ezberdinek (Bizi, Bil ta Garbi, Enargia, Surfrider, Waterfamily, Burubeltza, EHLG...), urtean zehar osatutako kolegioen arteko taldeekin.
Aurten berrikuntza izanen da, Kanaldudek mahain iguru bat filmatuko duela gure ikasleek antolaturik.
Orain artekoan, ikasleak ongi lotu dira proiektuari, batez ere beste kolegioekin topatzeko garaian. Baionako trukaketarentzat, gogoa erakusten dute, beste ikasleekin hartu emana izateko.

Urtarriletik, martxoaren 16ko kantaldirako prestatzen ari dira kolegioko ikasle batzuk !!
Aurten Zokoako polikiroldegian, arratsaldeko 4:00etan, Xabaltx eta Foisis taldearo harrera eginen diegu !!!!! Urtero, Goierriko laguntzarekin batera, abenduan antolatzen da pailasoen emanaldia Ordizian eta martxoan kantaldia Urruñan.... Bildutako etekin guztia Urruñako ikastola eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioaren alde izango da !!!! Gainera, nahiz ez duten egoera errexa azken urte hauetan, inguruko enpresek eta artisauek segitzen dute zponzorra izaten ekitaldi honetan eta eskertzekoak dira !!
Dirulaguntzaileak eta publikoa eskertzeko, astearte eta ostiralero, 20 ikasle aritu dira kantuz, saioak errepikatzen.... Talde ttipi bat ere euskal irratietako soinu deia grabatu zuen.... Ari dira azken errepikak egiten, txalokatzekoak dira zinez ! Eta noski gurekin arituko diren bi musikariak aitzinetik eskertzen ditugu : Thomas eta Arnaud !!
Emaitza igandean..... Aitzinetik txartelak salgai dira 12€tan Pausuko Xaia ostatuan, Urruñako Dongaitz Trinketean, Euskal Herriko turismo bulegoetan eta bertan 15€tan izango dira !!!! Sarean txartelak erosteko aukera bada ere bai : https://bit.ly/4hWguEH !
Zatozte denak !!!!!

Otsailaren 20an, ostegunarekin, bosgarreneko 64 ikaslek Hendaiako Abadia gaztelua bisitatu dute.
Bertan, gazteluaren bisita gidatuaren edo joko pistaren bidez, Anton Abadia zientzialari eta esploratzailea eta bere emazte Virginie Vincent de Saint Bonnet nor ziren deskubritu dituzte.
Gazteluko muruetako margolan ederrei esker, bere Etiopiako egonaldiaren berri izan dute, adibidez, eta bere liburutegian eta behatokian ere bere lan zientifikoari eta bidaiei buruz ikasi dute.
Gazteluko bai kanpoko eta bai barneko hormetan hizkuntza desberdinetan idatziriko hainbat esaldi irakurri dituzte, horrela, Antonen jatorrien berri izan dute eta hizkuntza anitz mintzatzen zituela ikasi dute.
Anton euskaltzale handia zela eta bere hizkuntza kuttuna euskara zela ere ulertu dute.
Eguraldi ona lagun, joko pista garaian kanpoko eremu ederraz gozatu, eta azkenik, ateraldia bukatzeko hondartzan piknikatu dute arratsaldeko kurtsoetara kolegiora itzuli aurretik.
Otsailaren 17an, astelehen goizez, kolegioko ikasle guztiak joan dira Donibane Lohizuneko Le Select zinemara euskarazko filma baten ikustera : 2005ean, Asier Altuna eta Telmo Esnalek egindako "Aupa Etxebeste".
Lehen partean, 6. eta 5.eko ikasleek deskubritu dute eta bigarren partean 4. eta 3.eko ikasleek.
Sinopsia :
"Patrizio Etxebeste, txapelak egiten dituen enpresaburu eta alkategaia, zeukan diru guztia xahutu duela konturatzen da. Horrexegatik, familiak ezin du Marbellara oporretara joan urtero bezala. Herriko inor hortaz kontura ez dadin itxurak mantendu beharko dituzte hilabete osoa etxean sartuta geldituz. Honek elkarrekiko harremanetan eragina izango du."
Ongi irriz aritu ondoren, kolegiora sartu dira zituzten kurtsoen segitzeko.
Milesker Le Select zinema ekipoari euskarazko filma baten ikusteko parada emateagatik !
Otsailaren 8an, larunbatez, 3. eta 4.eko ikasleekin eski ateraldia burutu zuen kolegioko Olagarroa kirol elkarteak, Gouretten.
Goiz esnatu behar izan zuten denek, baina egunak merezi izan zuen, argitu ahala ikusi zuten egun bikaina zutela aurretik.
Goizeko 6:00tan abiatuz, bidea luze egin zitzaien gure eskiatzaileei, errepideko elurra eta autobusaren kateak medio, autobusean piknikatu behar izan zuten arratsalde guztiz elurraz gozatu aurretik, horrela 11:30 Gourettera iritsi eta zuzenean eskiatu zuten arratsaldeko 16:00ak arte. Ondoren, alokatutako materiala itzuli eta etxerako bidea hartu zuten krakadaz gozatuz autobusean.
Eguraldia guztiz ona ez bazen ere, elur freskoaren gainean bikain eskiatu zuten parte hartzaileek haien mailen arabera banaturik.
Mila esker ateraldian parte hartu zuten 55 ikasleei eta nola ez, ateraldia egin dadin laguntza eman duten langile eta laguntzaile guztiei !
Aupa Piarres Larzabal kolegioko eskiatzaileak !
Urtarrila - otsailan zehar, eskulan tailerrean, giltzeroak eta giltzak zintzilikatzeko euskarriak egiten aritu dira.
Giltzero mota ezberdinak prestatu dituzte : Ponpoinak, kolorezko sokekin eginak, tulinezko sagarrak eta egurrezkoak.
Eta giltzak zintzilikatzeko euskarriak egiteko egurrarentzako tresna ezberdinak erabiltzeko aukera izan dute : egurra mozteko zerra, zulatzeko maxina etab.
Apaingarri gisa, harea eta kolaz eginiko irudi ezberdinak sortu dituzte.
Jadanik dena prest etxeko sarreran jartzeko.
Txalo artisten esku ttipi guztiei !
Otsailaren 7a, ostiralez, Urruñako Kirol zerbitzuko Eñaut Larretche eta Gazte guneko Andoni Ostiz gure kolegiora etorri dira neguko oporretako aktibiitaten agitaraua aipatzera eta banatzera.
Lehen parte batean, 6. eta 5.eko ikasleei aipatu dizkiete 13:00etatik landa eta ondotik, 4. - 3.eko ikasleei, 13:30etatik landa.
Aktibitate erakargarri horietan parte hartzeko, haiekin kontaktuan sartzen ahal da :
- Kirol zerbitzua : 6 / 12 urtekoendako : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- Gazte gunea : 12 / 17 urtekoendako : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Ez dudatu ! Milesker Eñaut eta Andoni zuen bisitagatik ! Ondoko aldia arte !