Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Apirilaren 10ean, ostegunez, eguerdiko pausa denboran, Urruñako Gazte guneko Julen Garcia eta Eñaut Larretche kolegiora etorri dira Urruñako ikasleekin solastatzera.

Arratsaldeko 13:00tan, Urruñako 6. eta 5.eko ikasleekin bildu dira eta 13:45tan, Urruñako 4. eta 3.eko ikasleekin.

Gazte gunea nun kokatu den oroitaraziz, apirileko oporretako bi asteetan antolatu dituzten tailerrak, ateraldiak eta ekintzen berriak ukan dituzte. Saioa bukatu aitzin galderak egin dituzte xehetasun gehiago ukaiteko. Tokiak gelditzen direla oraindik jakin dute beraz ahal bezain fite inskribatzeko aukera dutela.

Eñauti esker, euskarazko aurkezpena segurtatua izan da eta eskertzen dugu, zinez.

Milesker Julen eta Eñaut aurkezpen honendako ! Ondoko aldia arte !

Xehetasun gehiago : 

Eñaut LARRETCHE 05-59-85-94-26 / 06-18-77-72-54 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

GARCIA Julen 06.59.97.67.09 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Apirilaren 3an, ostegunez, Angeluko "Compagnons" ikastegiak proposatzen dituen formakuntzen aurkezpena antolatu da gure kolegioan, Cédric orientazio arduradunari esker.
Kolegioko IDZ-n bildu ziren 4. eta 3.ko ikasle nahianteek.
Arretaz segitu dute Louis Vilar frantses eta historiako irakasleak zabaldu dituen informazioak.
Lehen aldiz euskaraz eman den hitzaldi hau bereziki baliagarria eta preziatua izan da.
Parte hartzaile guziak eskertzen ditugu.
Bihar, larunbatez, ate idekiak antolatzen dituzte... Ea famili batzuk hurbilduko diren...
Milesker Louis eta Cédric-i !!
"Compagnons" webgunearendako hemen klikatu.

JUUL hauteskundeak iragan dira apirilaren 1 eta 2an.

Hauek dira Euskal Herriko ikastoletan bozkatuen atera diren ipuinak edo liburuak, hala nola, bozkatuen izan diren ilustratzaileak: Ibon Martin Onin eta Sira serieari esker, eta Emmanuel Montiel Oninen ilustratzailea.

Informazio gehiago : www.juulkanpaina.eus.

Gomita luzatzen dizuegu zuen herrietako liburutegietara joatea.

Ea opor hauetan irakurtzen gozatzen duzuen....

Piarres Larzabal kolegioko 6.eta 3.eko ikasleek, euskara kurtsoetan bertsolaritza eta ahozkotasuna lantzeko helburuarekin, Bertsularien Lagunak elkartetik etorritako Josu Txoperena bertso irakaslearekin sei saio igaro dituzte.

Lanketa horri bukaera polit baten emateko asmoz, martxoaren 25ean, asteartez, bertso-saioa ukan genuen kolegioan, Maddi Ane Txoperena eta Irantzu Idoate bertsolari gazteen eskutik. Ikasleek kurtsoetan ikasitako doinu eta joko ezberdinak bat-batean gozatzeko parada paregabea ukan zuten.

Milesker Josu, Irantzu eta Maddi Ane !

Martxoaren 25an, asteartez, 4.eko ikasleei Itsas Lizeoaren aurkezpena proposatu zaie, IDZtan.

Orientaziorako gogoeta goiz hasi behar denez geroz, memento egokiena zen ondo-ondoan dugun lizeo horren berri ukaiteko, eta etorkizunari begira itsas munduaz interesatuak izan daitezkeenei aukera hori eskaintzeko.

Aurkezpena Joseba Davant irakasleak egin du. 30 bat urtez mariñel egon ondotik, orain Itsas lizeoan da irakasle eta ibilbide hori kondatu digu. Azaldu du itsas mundua zein zabala den eta nola gustu guziendako ofizioak aurkitzen ahal diren, nahiz ongi azpimarratu duen ofizio horietarik batzuk besteak baino zailagoak direla (arrantzalearena adibidez, eder bezain gogorra). Bideo argi baten laguntzaz Lizeoaren antolaketa, ikasle kopuru ttipia, formakuntza mota guzien aurkezpena eta horiendako eskaintzen den puntazko material osoa aipatu ditu… Eta bistan dena, formakuntzari esker irekitzen diren lanbide guziak, izan daitezen arrantzan, komertzioan, edozein motako itsasontzietan, lehorreko lan batean edota mekanikan.

Lizeoak hainbat ikasbide proposatzen ditu, laburrenetatik luzeenetara, egun bakar bateko ikastaroetatik pasatuz. Gure kolegioarekin partaidetzan, bisitak edo ikastaroak antolatzen ahalko dira 3.ean, interesatuak diren guziendako, mutil ala neska.

Apirileko nahiera egun goizez, lizeoaren bisita egiteko aukera ukango dute.

Bitartean, edozein xehetasunendako: http://lycee-maritime-ciboure.fr/

Milesker Lizeoko lankideari etortzeagatik !!

Martxoaren 10etik 19ra ospatu zen matematika astearen kari, ikasleek asmakariak (# Matematikak Euskaraz) ebatzi zituzten eta paretatik kanpora joan ziren puntu multzoak eraikitzera (zirkulua, erdibitzailea...) eta Pi zenbakia ezagutzera.
Horrez gain, joan den Nahiera Egunean matematika tailerra hautatu zuten seigarreneko ikasle batzuek afitxa lehiaketa batean parte hartu dute. Haien obra guztiak kolegioko sartzean ezarriak izan dira denen begipean erakusketa batean.
Kolegioko irakasle, hezitzaile eta jantegiko langileen artean osatutako epaimahaiari esker, punttu gehienek irabazi dituztenen bi lehen afitxa egileak martxoaren 26an, ostegunarekin sariztatuak izan dira.
Txalo guztiei eta aupa Matematika.

Baionako Seaskako Bernat Etxepare lizeoan sortu den Parekideen taldeko 12 ikasle etorri ziren PLK-ko 67 hirugarreneko ikasleekin bi orduko saio baten animatzera, joan den martxoaren 18an, astearte goizez.

Hamabost ikasleko taldeak osaturik, elkar ezagutza eta talde dinamika bultzatzeko joko bat egin ondoren, bi tailer ezberdin eramanak izan dira.

Lehenak publizitateek gordetzen ahal dituzten mezuen inguruko trukaketa bat zuen helburu eta bigarrenak, egunerokoan entzun daitezken esaldi edo oharren inguruan debatea piztu norberarentzat "egokia" edo "ez egokia" den azalduz.

Tailer horiei esker hainbat gaien aipatzeko parada izan da : onespena, estereotipoak, jarrera eta bortizkeria sexistak, arrazakeria.

Gure kolegioko hirugarreneko ikasleen parte hartzea biziki dinamikoa eta baikorra izan da. Ebaluazio galdetegi bat banatua izango zaie aste honetan.

Mila esker Etxepare Lizeoko ikasle eta irakasleek osatzen duten Parekideak taldeari !!! Biba zuek !!

Martxoaren 24an, astelehenez, arratsaldeko 1:30tik 3:00ak arte, Ziburu, Donibane Lohizune, Urruña eta Hendaian ospatzen ari den Euskararen sentsibilizazio hamabostaldia kari, Kike Amonarrizen bisita izan genuen ikastegian; 3.eko eta 4.eko ikasle nahiantek parte hartu zuten  mintzaldi honetan.

Kikek  gaitzat "Euskararen osasunaren pertzepzioetatik, erabilera emendatzeko bideetara"  hartuz, euskararen egoera mundu mailan zein den erakutsi zuen; besteak beste, gazteek kolegioan ikaskideekin euskaraz mintzatzeko dituzten oztopoetaz hausnartu zuten, euskararen erabilera nola sustatu dezaketen eta sarean edo kalean euskaraz zer ikusi eta entzuteko proposamen batzuk erakutsi zituen. 
Soziolinguistak bere umore, indar eta baikortasuna transmititu zituen beti bezala. Mila esker zure bisitarengatik Kike! Plazer handia izan da!
Eskerrak ere Plazara-ri eta Ziburuko Herriko etxeari zuen eskaintza eta laguntzarengatik.
Euskaraz Bizi taldea

Martxoaren 24ean, astelehenez, arratsaldeko 2:00etan, Urrunako Herriko Etxeko Euskara zerbitzuko Ione Josie kolegioko IDZtara etorri da 4. eta 3.eko ikasleekin mintzatzea, uda honetan antolatzen duten Mugaldeko egonaldiari buruzko xehetasunak emateko.

Udaleku honetan 2010-2011 urteetan sortu gaztetxoek parte hartzen ahal dute, eta lehentasuna izanen dute Bortzirietan, Oiartzunen, Saran edota Urruñan erroldatuak direnak. Horrez gain, beharrezkoa da euskaraz jakitea.

Udalekua Urruñan hasiko da, uztailaren 14an, goizeko 10:00etan. Egunez egun Oiartzunera arteko ibilbidea osatuko dute, herriz herri jarduera ezberdinak eginez. Uztailaren 20ko eguerdian bukatuko da udalekua, Oiartzunen.

Izenak online egingo dira eta horretarako epea zabalik da, apirilaren 6a arte. Toki kopuru mugatua izanen da eta gehienez ere 40 gaztek partzen ahalko dute. Udalekuaren prezioa 150 eurokoa da. Familiek apirilean jakinen dute izen ematea onartua izan den. Antolatzailea haiekin harremanetan sartuko da ordainketa bideratzeko eta behar den dokumentazioa galdetzeko. Udalekua aitzinera ateratzeko gutienez 15 izen emate beharko dira.

Jarduera honen xede nagusia muga administratiboak gainditzea da, eta helburu zehatzak honakoak dira:

  • Iparraldeko eta hegoaldeko gazteen arteko harremanak eraiki eta sendotzea.
  • Euskara eta euskalkiak ezagutu eta praktikatzea.
  • Parte hartzea bultzatzea.
  • Euskal Herriko hainbat txoko ezagutzea natura, kultura eta kirola ardatz hartuz.

Udalekuaren antolatzailea Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea da eta erakunde horien  babesa du: Bortzirietako Euskara Mankomunitatea, Oiartzungo Udala, Sarako Herriko Etxea, Urruñako Herriko Etxea. Euroeskualdeak diruz lagundutako jarduera da.

Informazio zehatza eta izen ematea: https://komunikazioak.eus/mugaldeko-udalekua-aurkezpena/

 

Milesker Ione hainbat azalpenak emateagatik !

Martxoaren 16an, igandez, iragan da Urruñako ikastola eta gure kolegioaren aldeko kantaldia, Zokoako polikiroldegian.

Lehen parte batean, Urruñako haurrek abestu eta, gure kolegioko gazteek segitu dute hizkuntz desberdinetako "medley" kantu nahasketa batekin : euskaraz, frantsesez, espanolez, ingelesez eta portugesez baita ere ! Milesker Arnaud eta Thomas-ri teklatuan eta gitarran laguntzeagatik !

Bigarren partean, Xabaltx kantaria eta ondotik Foisis taldea entzuteko parada ukan genuen.

Eskertzekoak dira, urtero laguntzen gaituzten enpresak eta artisauak, horiek gabe ez liteke horrelako ekitaldia antolatzen ahal ! Kondutan hartuz azken urte hauek ez direla hain errex izan haiendako gainera ! Beraz milesker ainitz zuei !

Bestalde, laugarreneko ikasleak hor ziren ere bai pastizak saltzeko haien urte bukaerako bidaiaren alde. Txalo parte hartzaileei !

Bukatzeko, jendea elkartu da aterpearen azpian taloak eta fritak jateko, baso bat eskuetan, Kuxkuxtu txarangaren musika erritmoan !

Txalo bero bat ikasleei, burasoei, antolatzaileei, lan egin dutenei, zponzorrei eta etorri diren guztiei ! Milesker Xabaltx eta Foisis taldeei !

Ez ahantz "Goierri, Urruña eta Ziburuko ikastolak bat eginik" !