Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Joan den urriaren 13an, ostiralez, Frantzia iparraldeko Arras hirian irakasle bat erahila izan da eta beste bi zaurituak izan dira eraso larri baten ondotik. Hezkuntza ministroak deia zabaldu du astelehenean goizeko kurtsoak banalizatuak izan daitezen eta isiltasun minutu bat errespetatu dezagun ikastegi guztietan. 

Gertakari honen inguruan, antolaketa berezia proposatua izan da gure aldetik.

Ikastegia betiko orduetan irekia izan da eta ikasleak usaiako tenorean jasoak izan dira. 

Goizeko lehen orduan, irakasleak bildu direlarik haien artean, ikasleak kanpoko eremuan zainduak izan dira eta ondotik, denak bilduak izan dira kanpoko eremuan, zuzendariaren hitza entzuteko.

Azkenik, ikasleei solaserako momentu bat eskainia izan da ukan ditzaketen galdera guziei erantzun dezagun.

Beranduago, gaia berriz lantzea erabaki dugu Irakaskuntza Morala eta Hiritarra irakasgaian, honelako gertakariak tratatzeko espazio hau egokiena delakoan baikaude.

 

Urriaren 12an, ostegunez, bazkaltzeko pausan, Urruñako Gazte guneko arduradunak diren Julen, Eñaut eta Andoni hurbildu dira Urruñako ikasleekin topatzeko.

Lehen saioan, kolegioko seigarren eta bosgarrenekin bildu dira eta ondotik, laugarren eta hirugarrenekoekin.

Saio horietan, haien burua aurkeztu dute, Urruñan Gazte gunea nun kokatua den eta ze nolako lana eramaten duten 12 - 17 urtekoendako. Hala nola, Omiasainduko oporretan antolatu duten egitaraua, proiektu baten sortzeko "Junior" elkartearen aurkezpena, etxeko lanetan ematen duten laguntza etabar.... Haien sare sozialen erreferentziak eta haien kontaktuak eman dituzte ere bai.

Bi saioen artean, kanpoko eremuan egon dira nahi zutenekin solastatzeko.

Milesker Julen, Andoni eta Eñaut

Urruñako Gazte gunea :  Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 05 59 85 94 26

Irailaren 28a eta urriaren 3an, seigarreneko ikasleek ADOENIA zerbitzuaren ezagutza egiteko parada ukan dute.

Talde ttipi bakoitzak bi orduko saio bat ukan du, aldioro bi profesionalekin eta bi gaien inguruan : Errespetua eta bortizkeria.

Profesionalekin pundua egiterakoan, saiatu dira dira lehen parte batean definitzen zer den bortizkeria eta zer den errespetua. Ikasleen parte hartze dinamikoa eta izan duten trukaketaren kalitatea azpimarratua izan da, ikasleek haien bizipenak eta kezkak azaldu baitituzte. Egunerotasunean bizitzen dituzten egoera bortitzak aipatu dituzte, gehienetan erabiltzen baita kontrol ezina den emozioari erantzuteko.

Azken parte batean, jazarpena gaiari lotu dute saioa. Eztabaidaren bukaeran, ez dela sekulan dudatu behar jazarpen egoera bat (biktima edo ikusle) aipatzea argi utzia eta ulertua izan da.

Ukan dituzten aholkuak erabiltzeko aukera izango dute orain, egoera horiek ahal bezain ongi gainditzeko helburuarekin. Edozoin arazoa gertatzen delarik, kolegioan ikasleengandik hurbil - hurbil ari diren profesionalak oroitaraziak izan zaizkie ere bai : zurkaitza, irakasle arduraduna, HAN eta eskola bizitza, Solasgunea eta beste...

Kolegioan, Adoenia bezalako egiturei harrera egitea garrantzitsua da.

"Adoenia, nerabeen etxea" zerbitzua aurkeztua izan zaie : gazteak eta familiak laguntzeko helburua duen egitura, Hendaia - Donibane Lohizune, Kanbo, Baiona eta hainbat herritan permanentziak dituena urririk.

Xehetasun gehiago : www.adoenia.fr / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / 05 59 64 22 52.

Milesker Adoenia egituraren ekipari !

Irailaren 26an, Baionako Adoenia zerbitzuko lau arduradun kolegiora etorri dira laugarreneko ikasleekin biltzeko gai baten inguruan : "Arrisku hartzeak nerabetasunean".

Bi orduz eta talde ttipika banaturik, arriskuen hartzeei buruzko gogoeta bat eramana izan da laugarreneko ikasleekin... 

Alde batetik, zein diren alde baikor eta ezezkorrak xuxenki. Adibidez, nahiz eta arriskuek eraiki eta konfiantsa ematen duten, kontsumoak eta sare sozialak kaltegarriak direla gaztearentzat ber mementuan ohartu dira.

Bestalde, ikasleen erranetatik abiatuz, gai desberdinak eztabaidatu dituzte ; adibidez, alkolaren kontsumoari buruzko oharretatik abiatuz, hobe dela beti taldean izatea eta ez bakarrik.

Azken parte batean, jazarpena gaiari lotu dute saioa : kolegioko ekipari egoera aipatzea arrisku hartze bat ote da ? Eztabaidaren bukaeran, ez dela sekulan dudatu behar jazarpen egoera bat (biktima edo ikusle) aipatzea argi utzia eta ulertua izan da.

ADOENIA kontaktua :

Helbidea : 6 Lahubiague etorbidea - 64100 Baiona

Tel : 05 59 64 22 52 (astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan arratsaldeko 1:00etatik 5:00ak arte)

Permanentziak :

Hendaian : ostegun bat hilabetero, arratsaldeko 1:00etatik 5:00ak arte : 2, baserri karrika - 13. apartamendua

Donibane Lohizunen : ostegun bat hilabetero, arratsaldeko 1:00etatik 5:00ak arte : Gazte gunea - 34, Victor Hugo etorbidea

Aurten ere, hirugarreneko ikasleek sexualitateari buruzko prebentzio tailerra antolatua zaie Planifikazio Zentroaren eskutik.

Irailaren 21ean, 3Akoekin hasi dira....

Talde erdika, iragan diren tailer horiei esker, gazteek informazioa lortzeko parada ukan dute, baita ere gai horri buruz dituzten galdera guztiak pausatzeko.

Planifikazio Zentroko profesionalen erranetan, gogotsu parte hartu dute ikasleek ; galderak pausatu eta solasaldi interesgarriak ukan dituzte. Besteak beste eritasunak, kontrazepzioa, babestea, errespetua, generoa, homosexualitatea eta bisexualitatea bezalako gaiak izan dituzte hizpide.

Esperientzia errepikatzekoa da 3B eta 3Dko ikasleendako berantago.

Tailer hauek bestalde osatzen dute biologia ikasgaian ikustekoak diren gaiak.

2023ko irailaren 20,21 eta 22an, seigarreneko ikasleak Igantzin kokatzen den "IRRISARRI LAND"era joan dira integrazio ateraldi baten egitera.

Bertan, arborismoa, tirolinak, zentzumenen ibilaldia, disc golfa edota diskofesta egiteko parada izan dute.
Gune miresgarri honi esker gure ikasleak naturan murgildu dira, euskaraz eta umero onean. 
Egonaldi bikaina baina doi bat motzegi batzuentzat !

Lehen asteetako sartzearen angustiak ahanzteko mahai jokoetan aritzeko parada dute kolegioko ikasleek !!

Astearte eta ostiral eguerdiro, animazio gelan biltzen dira nahi dutenek, mahai jokoen inguruan irriz aritzeko eta lagun berriak egiteko....

Uno, Mikado, ximinoen jokoa, gizotso, Jungle speed, damak, Mots mêlés, antzara jokoa, xake, Monopoly, 1000 bornak, mus.... eta beste ainitz !

Pausa denboran, momentu lasaia iragaiteko parada gehien batendako eta bereziki seigarren berriendako !

Euskaraz bizi jostatuz eta lagun berriak eginez !

Irailaren 5an, asteartez, txirrina jo duelarik, 299 ikasleak kanpoko eremuan ziren.

Alde batetik, seigarreneko ikasleak haien kurtsoetara joan dira.

Bestalde, besteek, bost, lau eta hirugarrenek haien sartzea egin dute.

Zuzendari berria den Eneko Irigoyenen hitzaren ondotik, irakasle arduradunek haien ikasleak deitu dituzte. 

Bi orduz, harekin egon dira aurtengo plangintza ulertzeko. Beste orduetan, lanean berehala hasi dira.

Giro onean eta eguzkipean iragan dira jolas garaiak !

Kolegioa prest da ! Sartze on deneri ! 

Irailaren 4an, astelehenez, seigarreneko ikasleen sartzea iragan da gure kolegioan !!!

Kolegioko zuzendari berria den Eneko Irigoyenaren harreraren ondotik, irakasle arduradunek gelako ikasleak deitu dituzte eta haiekin ikusi ordutegia, zein irakasleak ukango dituzten, barne araudia ezagutu, kolegioa bisitatu, kutxen gunea deskubritu etabar...

Anartean, burasoei kafetxo bat eskainia izan zaie, haien arteko solasak trukatzeko eta barneko kezkak desagertzeko....

Eguerdiko jolas garaian, kolegioko jantegiko sistema ezagutu dute eta lehen bazkaria partekatu.

Arratsaldean, hiru ordu kurtso ukan dituzte.

Azpimarratu behar den aurtengo berezitasuna : Senperen ere kolegioa berria ideki da eta 6. eta 5.eko ikasleen sartzea egin, gure joan den urteko 6.ak barne ! Sartze on haiei !!

Sarrera ona opatzen dugu kolegioko 70 ikasleei !!