Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

Otsailaren 27tik martxoaren 17ra, Elikadura Bankuaren aldeko bilketa antolatua izan da kolegioan.

Hiru astez, kolegioko familiek eta langileek janaria eta higiene produktuak ekartzeko poltsak ukan dituzte.

Egunero, ikasleak banan banan etorri dira haien eskaintzarekin....

Astez aste, kutxak eta kutxak bete dira  !!!! 

Martxoaren 20an, astelehenez, kanpoko eremuan ziren ikasleak etorri dira gunea hustera, kamioan bildutakoa kargatuz eta antolatzaileak lagunduz !

Emaitza izigarri polita atera da : 413 kilo !!!! Abantxu kilo bat'et erdi ikasleka ! Zoragarria !

Antolatzaileak biziki pozik dira, bihotz sustagarria eta ohargarria izan baita elkartasun hori !

Inguruan eta beharretan diren familiak ongi laguntzen ahalko dira, 413 x 2 = 826 bazkari eskainiz denen partetik !

Txalo bero bat eta milesker deneri !

Martxoaren 19an, igandez, iragan da Urruñako ikastola eta gure kolegioaren aldeko kantaldia.

Lehen parte batean, Urruñako haurrek "cup song" erritmoan abestu eta, kolegioko gazteek segitu dute lau hizkuntzetako kantu nahasketa bat eskainiz. Sorpresaz, Ruper Ordorika gutaz hurbildu da ! Lagundu gaituzten Thomas gitarrista eta Fred teklatu jolea eskertzen ditugu bihotzetik !

Bigarren partean, Ruper Ordorika bere musikariekin batera, Iturbidea polikiroldegia gozatu du ! Euskararen aldeko mezuak emanez !

Eskertzekoak dira, urtero laguntzen gaituzten enpresak eta artisauak, horiek gabe ez liteke horrelako ekitaldia antolatzen ahal ! Kondutan hartuz hiru urte hauek ez direla hain errex izan haiendako gainera ! Beraz milesker ainitz zuei !

Bukatzeko, jendea elkartu da aterpearen azpian taloak eta fritak jateko, baso bat eskuetan, Kuxkuxtu txarangaren musika erritmoan !

Txalo bero bat ikasleei, burasoei, antolatzaileei, lan egin dutenei, zponzorrei eta etorri diren guztiei !

Milesker Ruper eta musikariak !

Ez ahantz "Goierri, Urruña eta Ziburuko ikastolak bat eginik" !

Udaberria hurbiltzen zela eta, martxoaren 16an, ostegun arratsaldez, "Udaberri besta mozorrotua" ospatu dute kolegioan !

Bazkaltzeko garaian, "koloretsua" zen gaia errespetatzeko, haien mozorro edota aksesorioak ezarri dituzte maila guztietako ikasleek.

Arratsaldeko 2:00etan, konsignak ongi entzun eta, ikasleak lehiatu dira jokoz joko, tailerraz tailerra : zumo lehiaketan, bubble footen, espartin botatze lehiaketan,egurrezko jokoetan eta batzuk kantuz eta dantzan hor genuen DJ Bull mundialaren laguntzari esker !

Arratsalde zoragarria pasa dute eguzkiko izpien artean, eiazko udaberria biziz, euskaraz biziz !

Azken partean, 6. - 5. eta 4.ek prestatutako krakada denen artean partektua izan da !

Milesker deneri eta gora udaberria !

Martxoaren 17an, ostiral goizez, jolas garaian, ikasleak bildu dira IDZtan astearteko "π" eguneko sarien ukaiteko....

6A eta 5Dko gelako irabazleak : Ally - Laida eta Lili - Eztitxu... Txalo neskak !!

6B eta 5Ako gelako eta mailen irabazleak : Hegoa - Aisha eta Udane - Munia.... Txalo !

6D eta 5B gelako irabazleak - Berdintza :

Lou Q - Maika - Laia eta Nahia - Luma.... Txalo neskak !!

Hodei - Adrien - Mattin.... Txalo mutikoak !!

6E gelako irabazleak : Ana, Mailin, Nahia A eta Amaia... Txalo neskak !!

Zorionak parte hartu duten guztiei eta biba txapeldunak !

Martxoaren 14an, asteartearekin, π eguna zen, baita ere Albert Einstenen sorteguna !

π zenbakiaren biribiltzea 3,14 denez martxoaren 14ean (hirugarren hilabetea eta hamalaugarren eguna) zenbakiaren nazioarteko eguna ospatzen da.

Honen karietara, kolegioak matematikako lehiaketa bat antolatu zuen, 6. eta 5.eko ikasleak nahasirik.

Ikasleek, ordu batez, asmakizunak ebatzi zituzten lan giro kooperatibo eta gogotsuan !

Gora matematikak !

2009 urtetik matematikako "Rallye " delakoa antolatua dan Akitanian.

Orain arte azmakizunak frantsesez zirela eta ez genuen parte hartzen lehiaketa honetan.

Joan den urtetik, Agnes Duranthon inspektoreari esker, asmakizunen itzupen bat proposatua izan da (Bernat Etxeparen erakasleek egina).

Ondorioz, bigarren urtea da hirugarreneko ikasleek parte hartzen dutela lehiaketa horretan.

Nahiz eta zailak izan, ikasle guztiak serioski lotu dira buruketak ebazteko, martxoaren 13an, astelehenez.

Orain, emaitzak itxaroten dituzte....

Oporrak aitzin, nahi zuten ikasleek kantu tailerran izena eman zuten eta gustukoak zituzten kantuen proposamenak egin, eztabaidatu eta bozkatu zituzten.....

Oporretatik landa, eta hori astero, astearte eta ostiraleko bazkaltzeko pausan, igandeko kontzertuan lehen partean abestuko dutenek biltzen dira kantua elgarrekin lantzeko.... Hizkuntz desberdinetako kantu nahasketa trebatzen dute haien aldetik eta musikariak ere bai bestalde. Haien helburua diru laguntzaileak eskertzea da kantu bat eskainiz !

Martxoaren 17an, ostiralez, kantariak bilduko dira entsaio nagusia egiteko !

Hitzak ongi badakizkite, haiek entzuteko aukera ukango duzue igande honetan arratsaldeko 4:00etan, Urruñako ikastolako haurren ondotik ! Motibatu !! Balio du !!

Txalo bero bat 30 artitsa horiei haien lanarengatik ! Eta milesker Fred eta Thomas-ri !!!

Martxoaren 8a, asteazkenez, Emakumeen Eskubideen Nazioarteko Eguna zela eta, hirugarreneko ikasleak Luhusoko Harri Xuri antzokira joan dira Groupe Noces konpainiaren "Baal" ikuskizun berria desubritzera ; emanaldi hori Euskal Herriko Herri Elkargoak antolatu du.

Laburpena : Bost gizonek dantza, akrobaziak  eta Leïla Slimanirena bezalako testuen irakurketak nahasten dituzte agertokian : "Espero dut egunen batean nire alaba kalean, minifaldan eta eskotean ibiltzea, munduari bira bakarrik egitea, beldurrik gabe metroa gauerdian hartzea, ezta horretan pentsatzea ere. Orduan, bizi den mundua ez mundu puritanoa izango. Ziur nago mundu bidezkoagoa izango dela, non maitasuna, gozamena, sedukzioaren jokoak ederragoak eta zabalagoak izango diren. Imajinatu ere egiten ez den puntu batean." Irakurritako testu batzuk idatzi zituztenak Kanboko ikastetxe bateko ikasleak dira ; ikuskizunean er parte hartu zuten.

Bere dantzari erantzunez, emakumeen abesbatza polifoniko batek tesu feministak jaso eta eskaneatzen ditu. Elkarrekin, gizonek eta emakumeek patriarkatua deseraiki nahi dute eta gizarte berri bat bizi nahi dute, emakumeek eta gizonek jasan duten gizontasun egiantzetik urrun....

Dantzari - akrobaten balentria eta testu konprometituekin harritu dira ikasleak. Musikak ere atenzioa eman zieten eta testuak nola proiektatuak ziren eta taldean integratzeko modua ere bai.

 

 

 

 

 

 

 Piarres Larzabal kolegioan, Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat egiten dugu !

Martxoaren 6an, astelehenarekin, goizeko lehen kurtsoa eta gero, kolegioko 165 seigarren eta bosgarrenak Donibane Lohizuneko Le Select zinemara joan dira Vittorio De Sicak egindako "Le voleur de bicyclette" filma ikustera (1949). Frantseseko ikasgelan, filmaren afitxa landu zuten eta hipotesiak zerrendatu zituzten.

Sinopsia : "Duela bi urte langabezian dela, afitxak kolatzeko lanbide bat aurkitzen du Antoniok, baina bere txirrindula lapurtua zaio, bere lanbide berrirako beharrezkoa duen tresna.

Ondotik, kolegiora itzuli dira jantegira joateko. Ondoko frantses kurtsoetan, filmari buruzko galderei erantzuten saiatuko dira, eta bost mementu landuko dituzte bereziki aita-semearen arteko harremana, "Besteekin handitzea : familia, lagunak, sare sozialak...." garai honetako gaia aztertzen baitute.

Milesker Le Select zinemako Xabi eta ekipari !!