Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


 

Urtarrilaren 3an, asteartez, kolegioko ekipak bigarren pedagogia eguna zuen bitartean (irakasleak Ziburun eta Bizi eskolarra Kanbon), UDPS64 elkarteari esker, PSC1 lehen sorrospenetako formakuntza eskainia izan zaio hirugarreneko ikasleen bigarren taldeari (3D + 3B erdia). 

Talde handian, euskarazko teoria entzun dute eta talde ttipitan banaturik, pratika ariketak landu dituzte.

Gai desberdinak aipatuak izan zaizkie : biktimaren babesa, urjentziazko telefono zenbakiak, nola segurtatu telefono dei baten informazio guztiak, itotzearen egoera, hemorragiarena, PLS postura, bihotz masajea, defebrilatorearen tresnaren erabilpena eta beste !

Ikasleak adi egon dira, biziki informazio hartzaile, biziki baikor eta parte hartzaile ! Txalo !

Milesker UDPS64 elkarteko kideei formakuntza horren emateagatik.

Abenduaren 16an, eguberriko oporrak aitzineko azken eguna izan da kolegioko ikasleendako.

Goizean Eleka konpainiak antzezten duen "Iki Mihi Klik" ipuin kondaketa ukan zuten lehen oparia seigarreneko ikasleek. Eguerditan, ikasle guztiak euskal jantzi tradizionalaz beztiturik, kanpoko eremuan egon dira arratsaldeko antolaketaren zain, musikaz animaturik....

Arratsaldeko 2:30tan, udan eraikia izan den aterpe berriaren azpian, 350 ikasleak jarri dira eskainitako emanaldia entzuteko : "Berts'olentzero" !! Bertan, Uxue Alberdi, Ane Labaka, Haira Aizpurua eta Josu Txoperena, komitatuak izan diren lau bertsolariak ziren haien aitzinean eta Asier Arbelaitz gai emailea.

Ordu batez, euskaraz gozatzeko aukera ukan dute kolegioko gazteek, haiei lotutako gai desberdinak entzunez, hala nola : elkartasuna, maitemintzea, orientazioa,  bestak egiteko burasoen baimenak, brebetaren zuzenketa, igandeko bertsolari txapelketa nagusia, pertsonaien asmakizunak, harrera eta joateko agurrak barne.... Ikasleak helduak bezainbat loriatu dira ! Gainera bost komiten gain, hiru ziren ikasle ohiak : ohorea guretako ! Saio horren antolatzeko eskuratu dugun Euskal Kultur Erakundea eta Bertsularien Lagunak elkartearen laguntza eskertzen dugu. Aterpe honen antolatzeko materiala prestatzeagatik, Urruña eta Ziburuko Herriko Etxeak eta langileak eskertzen ditugu ere bai !

Arratsaldea bukatzeko, okindegiko errege pastiza bola bat eskainia izan zaio ikasle bakoitzari... Trago baten partekatzeko ekarri dituzten edariendako, hirugarreneko ikasleak eskertzen ditugu.

Txalo deneri ! eta milesker Olentzero ! Eguberri ond deneri !!!!

Abenduaren 16an, ostiral goizez, "Iki Mihi Klik" ipuinkondaketa ekarrarazia izan da kolegioko IDZtara, gabonetako lehen opari gisa kolegioko seigarrenendako.

Bi aldiz, Eleka konpainiako Jokin eta Kattalinek eman dute haien emanaldia seigarreneko ikasleen aitzinean : 6D - 6Ekoendako lehen orduan eta 6A - 6B ikasleentzat hirugarren orduan.

Euskara zaindu batean, idatzitako zazpi ipuin hauek belarrietako gozamen bat izan dira. Pertsonai ugari dira istorio ezberdin hauetan, hala nola baratzezainaren emaztearena, erregearena, belea eta txirularena, garratoin bikotea eta Hamelingoena, nini itsuarena, buru hezurra eta zakur beltzarena.

Ikasleak adimen handirekin entzun eta erantzun dute eskainia izan zaienari.

Ipuin guztiak musikaz, kantuz ala dantzaz apailatuak izan dira. Bidaiatzeko eta ametsez betetzeko momentu zoragarriak bizi dituzte, euskaraz gozatuz !

Milesker Jokin ta Kattalin !

Nahiz eta denbora gutxi izan, eguberriko giroan sartzeko, eskulan taldeko ikasleek apaingarri txiki batzuk egin dituzte Beatrizekin. Horretarako, komuneko kartoiak berziklatu dituzte izar politak dirdiratsuak sortzeko. Etxera eraman dituzte haien izaiak apaintzeko.

Horrez gain, duela urte batzuk egindako esku an bat ere berreskuratu dute (botilen tapoiekin eginda) eta konponketa batzuk egin ondoren, kolegioko sarrera nagusian zintzilikatu dute denei gabonak zoriontzeko.

Azkenik, Iolandarekin batzuk aritu izan ziren ere bai estilo guztietako eskumutturak egiten... Nork daki Eguberriko opariak egiteko ideia behar bada....

Txalo artista guztiei !

Joan den azaroaren 15ean, Baionako pediatrian zerbitazun ari den "Haur eri" elkarteko bi kide komitatu genituen kolegiora aurkezpen mintzaldi baten egitera eta 130 ikasle hurbildu ziren eguerdiko pausa denboran. Honen ondotik, dirua lortzeko ekimen bat antolatzea adostu zuten ikasleek : Gosari salmenta bat goizero hiru astez ! Txandaka saltzailearen errola hartuz, gosaltzeko xokolatinak, cookies, bixkotxak, jusak, txokolot'esneak, zerelaak eta... proposatzen iztueten kanpoko eremuan ziren lagunei.....

Hiru asteren buruan, konduak egin eta, berriz "Haur eri" elkarteko Anne eta Goizane komitatu ditugu abenduaren 15ean, kanpoko eremuan, txeke ofizialaren eskaintza egiteko Eguberri aitzin ! kanpoan ziren ikasleak hurbildu dira baita ere gosari salmentan aritu izan direna ikasleak.

Sorpresa ederra izan da : 1200€-ko txekea eskaini diete ikasleek, dituzten materiala eta proiektuak finantzatzeko. Bertan ziren bi lagun, harriturik eta poz pozik eskertu dituzte kolegioko lagunak. Eguberri aitzineko elkartasun eta laguntza opari ederra izan da denen laguntzagatik.

Biba zuek ! Segi ezazue horrela ! eta ez ahantz "Eguberrin hartu aitzin, beharretan direnei pentsatzen eta ematen ikasi" !

2022 urtearen amaierarekin batera Olagarroa Elkarteko lehen txapelketaren amaierara iritsi gara.
6. eta 5.eko 7 taldek hartu dute parte estreinekoz eginiko PINFUVOTE txapelketan.
Bi hilabetez ligaxkako partidak jokatu ostean lehen 4 sailkatuek final erdiak eta finala jokatu dituzte azken bi asteetan. 
Lehen final erdia Azkarrenak eta Txakalak jokatu dute elkarren aurka eta bigarren final erdian Gorilak eta Terribleak. Finalera Gorilak eta Azkarrenak sailkatu ziren. Finala jokatu aintzin hiru eta laugarren postuak zehazteko partida egin zen, non, Txakalak irabazi zieten Terribleei. Final handian berriz, Azkarrenak irabazi dute 25-21 Gorilen aurka. Beraz, sailkapena horrela gelditu da : 
1-Azkarrenak
2-Gorilak
3-Txakalak
4-Terribleak
Mila esker denei parte hartzeagatik! Urte berriarekin batera aktibitate gehiago izango dira proposatuak.

Abenduaren 13an, asteartez, ikasle guztiek haien kurtsoak bukatu dituzte 12:08tan. Seigarren eta bosgarrenek jan dute kolegioko jantegian eta lau eta hirugarrenek piknikatu dute..... Arratsaldeko 1:30tan baitzuten autobusa atekaren aitzinean.... Kolegio guztiak Donibane Lohizuneko Le Select zinemaren bidea hartu du berehala bi filmen ikusteko :

Seigarren eta bosgarrenendako : "Chantons sous la pluie", Stanley Donen egileak 1953an atera zuen antzerki musikala filma : 

Mutu diren filmek mintzo diren filmei uzten diote tokia, eta dantzari bihurtutako abeslaria korapilatsuan harrapatua da, bere laguna bezala, bere neska laguna bezala, eta bere aktore nazkagarria bezala.

 

Lau eta hirugarrendako : "Moonrise Sunlight", Wes Anderson egileak 2012an atera zuen komedi filma : 

Ingalaterra Berriko uharte batean, 1965eko udaren bihotzean, hamabi urteko Suzy eta Sam maiteminduko dira, itun sekretua egin eta elkarrekin ihes egiten dute. Denak aurkitzeko mobilizatzen ari diren bitartean, ekaitz bortitza kostaldera hurbiltzen ari da eta komunitateran bizitza gehiago aztoratuko da....

Azaroko sartzean ikasleei proposatua izan zaie 2022ko Eguberriko marrazki lehiaketan parte hartzea.

Maila guzietatik 75 ikasleek izena eman dute eta hilabete bat ukan dute nahi zuten marrazkiaren teknika erabiltzeko baina aurtengo gaia errespetatuz : "Hainbeste urtez lan eginez, bere osasun onerako, aktibitate batean  parte hartzea erabaki du Olentzerok. Zein ?"

Edo xuriz ta beltzez - edo kolorez, edo arkatzez - edo margoz, edo tindatuz.... Izigarrizko marrazki ederrak eskaini dizkigute gure kolegioa apaintzeko..... Denak esposatuak izan dira, 9 epaileek haien bozkak emateko....

Abenduaren 12a arte zuten itzultzeko, eta abenduaren 15ean, ostegunez, goizeko jolas garaietan, 6/5 eta 4/3 sarien emaitzak antolatua izan dira.

6. / 5.eko mailan : 

- 1. saria : Imanol Penouilh (5.)

- 2. saria : Eheina Ortega (6.) + publikoaren saria !

- 3. saria : Elaia Biscay (6.)

- 4. saria : Patxiku Fagoaga (5.)

- 5. saria : Alea Arbelaitz (5.)

- 6. saria : Hina Fernandez (6.)

Beste guztiek 7. saria berdinketan ukan dute !

4. / 3. mailan : 

- 1. saria : Andrea Nevado (3.) + publikoaren saria !

- 2. saria : Telmo Suarez (4.)

- 3. saria : Malu De Sonis (3.)

- 4. saria : Ametsa Unanue (3.)

- 5. saria : Luc Salaignac (4.)

Beste guztiek 6. saria berdinketan ukan dute.

Sariztatuak izan direnek Donibaneko Le Select zinema sartzeak, ztiloak, margoak, karnetak, arkatzak eta fluoak ukan dituzte eta parte hartzaile guztiek eguberriko txokolota bat eta "Katxi Klothing" edota "Les Bohémiennes" pegatina !

Txalo bero bat 75 artistei eta segi marrazten, gozatzen eta plazer hori partekatzen ! Heldu den urte arte !

Abenduaren 7tik 9ra, hirugarreneko ikasleek ateraldia egin dute Durango eta Bilbora.

Bidaia honen helburu nagusiak Durangoko historia eta bertan ospatzen den euskal kultur azoka bisitatzea izan dira batetik, eta bestetik Bilboren historia eta bere garrantzia euskal herriko ekonomian eta garapenean ezagutzea izan dira.

Lehen egunean, Durango eta Durangoko azoka bisitatu ditugu goizean eta arratsaldean Bilboko Alondiga eraikina eta Kafe antzokia ezagutu ditugu.

Bigarren egunean, Bilboko Arte Ederren museoa eta San Mames Athleticen futbol zelaia bisitatu dute. Bisitak amaitzean, denak Doña Kasilda parkean elkartu ginen eta bertan bazkaldu genuen. Arratsaldean, eguraldia ez bazen lagun ere, oinez, Ibaiazabal ibaian kokatzen diren garai eta teknika ezberdinetako zubiak ikusi genituen Zazpi kaleetara heldu arte. Ilunabarrean, Bilboko alde zaharretik ibili eta bertako eraikin esanguratsuenak ezagutzeko parada izan genuen argazki erronka baten bitartez

Azken egunean, Bilbo itsasontziz ikusi genuen, hiriaren historia kontatzen zuen audio baten laguntzaz. Ondoren, Portugaleteko basilika bisitatu, bertan piknikatu eta Bizkaiko zubia pasatu genuen autobusa hartu eta kolegiora itzuli aurretik.