Piarres Larzabal Kolegioa

 

SACoche - Sésamath

EasyScol

Seaska

Ikastolen Elkartea


Herri Urrats

 

"Euskaraz Bizi"-k antolatutako Euskal Rap ikastaroan, lau eta hirugarreneko 8 ikaslek parte hartu dute Odei Barrosok gidaturik. 
Ikastaroa urrian hasi zuten eta abenduan bukatu. Ostegun eguerditan, bazkalostean, igaro zen ikastaroa : lehen egunean, elkar ezagutu eta Rap-aren historian murgildu zituen Odeik, eta hortik aintzina elkarrekin egingo zuten kantuaren gaia hautatu ondotik koplak idazten hasi ziren. Kantuak "Gazteen kezkak" du izenburutzat eta kopla bakoitzean gai ezberdin bati buruz mintzatu dira; zuei gaiak asmatzea!! 
Urtarrilean Odeik kantua bere ahotsarekin grabatu eta haiekin partekatu zuen haiek etxean entsaiatu zezaten: letra, erritmoa, estiloa.... 
Azkenik, pasa den asteazken goizean, urtarrilak 18,  Hendaian kokatua den " Alkimia produkzioak" estudioan kantua grabatu zuten Odei Barrosorekin batera. 
Esperientzia ahaztezina izan da, eta sobera ongi pasatu dute! Laster jasoko dute abestia beharrezko nahasketak eta masterizazioa egin ondoren. Mila esker @odei_alkimia eta @alkimia_prod !!!

Urtarrilaren 22an, igande arratsaldez, hormaturik baina motibaturik, kolegioko ikasleak elkartu dira pilota plazan den aterpe azpian, besta komiteak antolatu duen fandango txapelketan parte hartzeko ! Hiru kategoriak antolatuak ziren : 12 urtepekoak, 12-17 urtekoen artekoak eta helduak.

Ikasleendako desafioa gaindituz gain, batzuk sariztatuak izan dira !

3. saria : Haize Tellechea Muruaga eta Amane Viquendi

2. saria : Maiena Oyharçabal eta Maddi Larrondo

1. saria : Elaia Biscay Echegaray eta Saioa Mondela

Zorionak gure ikasle guztiei eta kolegioko ikasle ohiei ere bai !

Milesker Begiraleak txarangari eta Ziburuko besta komiteari !

Duela bi aste, ikasleak elkartzen dira goiz edota eguerdiko jolas garaietan fandangoa trebatzeko !

Aurten 6 ekipa motibatu dira heldu den igandeko fandango konkurtsoan parte hartzeko eta haien artean, 4 ekipak desafiatu dira ikasteko !

Saio horietan, 4 urratsak berrikusi edota ikasi dituzte, transizioak, postura, besoen altxatzea, teknika sakondu dute azkarki bikoteka !

Giro onean eta motibaturik agertu dira kolegioko gazteak ! Txalo bero bat haiei eta xantza on ! 

Hitzordua : urtarrilaren 22an, igandez, Ziburuko pilota plazan, arratsaldeko 5:00tan !!

Urtarrilaren 17an, asteartez, konzertazio denboran, 4A eta 4Bko ikasleei Itsas Lizeoaren aurkezpena proposatu zaie.

Orientaziorako gogoeta goiz hasi behar denez geroz, memento egokiena zen ondo-ondoan dugun lizeo horren berri ukaiteko, eta etorkizunari begira itsas munduaz interesatuak izan daitezkeenei aukera hori eskaintzeko.

Aurkezpena bi ahoz egin da. Lehenik, Catherine Berhok lizeoaren aurkezpen orokorra egin du, power-point argi baten laguntzaz : Lizeoaren antolaketa, ikasle kopuru ttipia, formakuntza mota guzien aurkezpena eta horiendako eskaintzen den puntazko material osoa… Eta bistan dena, formakuntzari esker irekitzen diren lanbide guziak, izan daitezen arrantzan, komertzioan, edozein motako itsasontzietan, lehorreko lan batean edota mekanikan.

Gero Joseba Davantek bere lekukotasuna euskaraz eman du. 30 bat urtez mariñel egon ondotik, orain Itsas lizeoan da irakasle eta ibilbide hori kondatu digu. Azaldu du itsas mundua zein zabala den eta nola gustu guziendako ofizioak aurkitzen ahal diren, nahiz ongi azpimarratu duen ofizio horietarik batzuk besteak baino zailagoak direla (arrantzalearena adibidez, eder bezain gogorra).

Lizeoak hainbat ikasbide proposatzen ditu, laburrenetatik luzeenetara, egun bakar bateko ikastaroetatik pasatuz. Gure kolegioarekin partaidetzan, bisitak edo ikastaroak antolatzen ahalko dira 4. eta 3. mailen artean, interesatuak diren guziendako, mutil ala neska.

Catherine eta Joseba urtarrilaren 31an guregana itzuliko dira 4D eta 4Eko ikasleei aurkezpen bera egiteko, eta martxoko nahiera egunez lizeoaren bisita egiteko xedea lantzen ari gara.

Bitartean, edozein xehetasunendako: http://lycee-maritime-ciboure.fr/

Milesker Catherine eta Josebari !!

Urtarrilaren 10ean, asteartez, hirugarreneko ikasleek zuten orientazioarko hitzordu bat : Baionako Etxepare lizeoaren bisita !

Talde txikitan lizeoa bisitatu du ikasle ohiei esker : jantegia, barnetegia, kirol eremuak, biltoki nagusia, IDZ, sartze nagusia, HAN eta hezitzaileen bulegoak, estudio gela, administrazioa, irakasle gunea, orientazio bulegoa, mendi eta erreken izenak dituzten ikasgelak, 3.pro eremua, alda gelak, kiroldegia eta bil txokoa, ikasle horiek lizeoan duten ardura eta autonomia inportanteak zirela azpimarratu dute.

Bestalde, irakasle eta ikasle ohien bitartez, hainbat xehetasunak emanak izan zaizkie : ordutegia, gai berriak, jantegiko antolaketa, askatasun berriak, une inportanteak, barnetegia, ikasketa motak eta bereziki erreforma berria, animazio talde desberdinak eta kanpoko aktibitateak.

Bukatzeko, kolegioko bidea hartu aitzin, lizeoko jantegian bazkaldu dute !

Urtarrilaren 6an, ostiralez, kolegioko laugarren eta hirugarreneko ikasleak Donibane Lohizuneko Le Select zinemara joan dira urtarrilaren 4an estreinatu izan den Philippe Lioretek zuzendutako "16 urte - 16 ans" amodio dramatikoa ezagutzera. Filma hau Romeo eta Julietten egokitzapen bat da, 20 urteko talentu handiko bi aktore gazteek antzezten dutena : Téïlo Azaïs eta Sabrina Levoye.

Sinopsia : "Sartze egunean, Nora eta Leo bigarrenean elkartzen dira. Haien begiradak bloketazen dira eta dena ulertua da. Noraren anaia, bertako hipermerkatuko maneiu langilea dena, lapurketaz akusatua da eta berehala kanporatua da. Franck, hipermerkatuko arduraduna, Leoren aita da. Bi familiak aharratzen dira, desberdintasunak areagotzen dira eta nahasmendua instalatzen da. Nora eta Leoren bizitzak sutan dira."

Filmaren ostean, bukaera tragikoarekin atsekabetuak ziren ikasle gehienek, sorpresa polita izan zuten ! Philippe Lioret, zuzendaria, baita ere bi aktore nagusiak haien ezagutza egitera etorri dira eta galdera-erantzunen jokoan berehala sartu dira. Mementu oso dinamikoa, berezkoa eta aberasgarria izan da. Hainbat gai eztabaidatzeko aukera izan da : filmatzearen garai onak, desafioak, kasting-a, aktore jokoa, filmaren trukoak, produkzioa, filma baten sortzea eta bere eboluzioa.... Gaur egungo zinemaren zailtasunekin kezkaturik, gure gazteak gela ilunetara joaten zirela ikustean baikorki harrituta geratu da filma egilea. Gure ikasleekin partekatzeko topaketa polita izan da, atsegina - entzuteko prest eta iduriz pozik den talde bati esker.

Proposamen honengatik, Select-eko ekipa guztia eskertzen dugu, oroitzapen polita geldituko zaigulako !

Urtarrilaren 3an, asteartez, kolegioko ekipak bigarren pedagogia eguna zuen bitartean (irakasleak Ziburun eta Bizi eskolarra Kanbon), UDPS64 elkarteari esker, PSC1 lehen sorrospenetako formakuntza eskainia izan zaio hirugarreneko ikasleen bigarren taldeari (3D + 3B erdia). 

Talde handian, euskarazko teoria entzun dute eta talde ttipitan banaturik, pratika ariketak landu dituzte.

Gai desberdinak aipatuak izan zaizkie : biktimaren babesa, urjentziazko telefono zenbakiak, nola segurtatu telefono dei baten informazio guztiak, itotzearen egoera, hemorragiarena, PLS postura, bihotz masajea, defebrilatorearen tresnaren erabilpena eta beste !

Ikasleak adi egon dira, biziki informazio hartzaile, biziki baikor eta parte hartzaile ! Txalo !

Milesker UDPS64 elkarteko kideei formakuntza horren emateagatik.

Abenduaren 16an, eguberriko oporrak aitzineko azken eguna izan da kolegioko ikasleendako.

Goizean Eleka konpainiak antzezten duen "Iki Mihi Klik" ipuin kondaketa ukan zuten lehen oparia seigarreneko ikasleek. Eguerditan, ikasle guztiak euskal jantzi tradizionalaz beztiturik, kanpoko eremuan egon dira arratsaldeko antolaketaren zain, musikaz animaturik....

Arratsaldeko 2:30tan, udan eraikia izan den aterpe berriaren azpian, 350 ikasleak jarri dira eskainitako emanaldia entzuteko : "Berts'olentzero" !! Bertan, Uxue Alberdi, Ane Labaka, Haira Aizpurua eta Josu Txoperena, komitatuak izan diren lau bertsolariak ziren haien aitzinean eta Asier Arbelaitz gai emailea.

Ordu batez, euskaraz gozatzeko aukera ukan dute kolegioko gazteek, haiei lotutako gai desberdinak entzunez, hala nola : elkartasuna, maitemintzea, orientazioa,  bestak egiteko burasoen baimenak, brebetaren zuzenketa, igandeko bertsolari txapelketa nagusia, pertsonaien asmakizunak, harrera eta joateko agurrak barne.... Ikasleak helduak bezainbat loriatu dira ! Gainera bost komiten gain, hiru ziren ikasle ohiak : ohorea guretako ! Saio horren antolatzeko eskuratu dugun Euskal Kultur Erakundea eta Bertsularien Lagunak elkartearen laguntza eskertzen dugu. Aterpe honen antolatzeko materiala prestatzeagatik, Urruña eta Ziburuko Herriko Etxeak eta langileak eskertzen ditugu ere bai !

Arratsaldea bukatzeko, okindegiko errege pastiza bola bat eskainia izan zaio ikasle bakoitzari... Trago baten partekatzeko ekarri dituzten edariendako, hirugarreneko ikasleak eskertzen ditugu.

Txalo deneri ! eta milesker Olentzero ! Eguberri ond deneri !!!!

Abenduaren 16an, ostiral goizez, "Iki Mihi Klik" ipuinkondaketa ekarrarazia izan da kolegioko IDZtara, gabonetako lehen opari gisa kolegioko seigarrenendako.

Bi aldiz, Eleka konpainiako Jokin eta Kattalinek eman dute haien emanaldia seigarreneko ikasleen aitzinean : 6D - 6Ekoendako lehen orduan eta 6A - 6B ikasleentzat hirugarren orduan.

Euskara zaindu batean, idatzitako zazpi ipuin hauek belarrietako gozamen bat izan dira. Pertsonai ugari dira istorio ezberdin hauetan, hala nola baratzezainaren emaztearena, erregearena, belea eta txirularena, garratoin bikotea eta Hamelingoena, nini itsuarena, buru hezurra eta zakur beltzarena.

Ikasleak adimen handirekin entzun eta erantzun dute eskainia izan zaienari.

Ipuin guztiak musikaz, kantuz ala dantzaz apailatuak izan dira. Bidaiatzeko eta ametsez betetzeko momentu zoragarriak bizi dituzte, euskaraz gozatuz !

Milesker Jokin ta Kattalin !